Etxaburu landetxea duela gutxi egina da. Landetxe xarmanta, egurrezko sabaiekin eta bista ederrak dituen etxe atsegina dugu Etxaburu. Bi solairu dauzka eta 8 lagunentzat (8+1) tokia dauka.
– Beheko solairua –
Landetxeko beheko solairuan honako gelak daude: egongela-jangela handia tximiniarekin, guztiz ornitutuako sukaldea, gela bikoitz bat, komun bat. Aipatzekoa da daukan lehio zabal eta argitsua, bertatik lorategia eta ataria ikusten direlarik.
– Lehenengo solairua –
Lehenengo solairuak hiru logela bikoitz dauzka, horietako batek ohe handia du eta beste biek bi banakako ohe dituzte. Komuna. Gela guztiek naturaren bistak dauzkate. Nabarmentzekoa da sarrera eta egurrezko balkoia, bertatik beheko solairua ikusten delarik. Toki paregabea da bere kulunkan liburu bat lasai irakurtzeko.
– Kanpoaldea –
Landetxeak altzairuz ornitutako atari handia dauka. Toki paregabea mahai inguruan janari goxo batez disfrutatzeko lagunen artean. 1300m2ko lorategiaz inguratuta dago zuhaitzekin, kolunpioarekin eta saskibaloiko saskiarekin. Barbakoa eta kanporako jokuak ere baditu .